motor diésel
- 1. Autom.
Barne-errekuntzako motor mota, erregaiak berez su har dezan konpresioaz baliatzen dena. Erregaia gasolioa da. Motorraren lau aldiek Diesel zikloari jarraitzen diote. Lehen aldian, airea errekuntza-ganberan sartu eta konprimatu egiten da, erregaiaren sutze-puntuaren tenperaturara iritsi arte. Ondoren, erregaia bertara injektatu egiten da, suak hartzen du eta erre egiten da. Presio handian dauden errekuntza-gas beroek pistoia bultzatu egiten dute. Azkenik, errekuntza-gasak errekuntza-ganberatik kanpora joaten dira.